Edukinara joan | Menu nagusietara joan | Azpi ataletara joan

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Hasiera | Erabilera Baldintzak

Erabilera Baldintzak

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SLren webgunean zer nolako edukiak eta zerbitzuak eta zer baldintzatan eskaintzen diren irakur dezakezu orri honetan. Webgunean sartzeak erabilera baldintza horiek onartzera eramaten zaitu. Gure enpresaren identifikazio datuak:


Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL
Zelai Haundi kalea, 3 Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
TEL.: 943 377 225
FAX: 943 365 923
IFZ: B20779161
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribaturik. L.:1972, or.: 63, zk.: SS-21026

Baldintza horien onarpena

Webgune honetan sartzen zarenean, une horretako bertsioaren erabilera baldintzak ezagutzen, ulertzen eta onartzen dituzula ulertuko dugu. Baldintzek aldaketak izan ditzakete une horretan indarrean dauden legezko araudien arabera. Hortaz, baldintza horiek webgunean sartzen zaren bakoitzean kontsultatzea gomendatzen dizugu, baita gure Pribatutasun politika ere.

Webgunearen helburua. Erantzukizunen bazterketa.

Webgune honen bidez gure enpresan eskaintzen edo merkaturatzen ditugun zerbitzuen edota produktuen inguruko informazioa ematen dugu. Informazio hori erabiltzaileak ikus dezakeen bezala eskaintzen da, eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SLk ez du erantzukizunik hartuko ondoko egoerek sortu dezaketen kalteengatik:
· Eskaintzen diren informazio, zerbitzu edota produktuak ez azaltzea, gaizki edo eguneratu gabe izatea, edota webgune honetako edo bertatik atzitu daitekeen beste webgune batzuetako edukien zati bat edo eduki guztiak eskuratzeko akatsak izatea.
· Webgune hau edo hemendik atzitu daitezkeen beste batzuk erabiltzeagatik gertatutako informazio galera edo ekipoen kalteak.

Webgunearen erabilera

Webgune honen erabilera egokia zure erantzukizuna dela jakin beharko zenuke, horrela onartzen baituzu borondatez eta berariaz bertan sartzen zaren unean.
Era berean, jakin behar duzu ezin direla erabili webgunearen edukiak legez kontrako edo ordena publikoaren, moralaren eta eskuarki onartzen diren ohitura onen aurkako helburuetarako. Bereziki, eta honekin hemen adierazitakoa mugatzeko asmorik gabe, webgune honetan erakusten diren edukiak ez eskuratzeko, kopiatzeko edo banatzeko konpromisoa hartuko duzu, erabilera pertsonalerako denean izan ezik, eta erabilera hori irabazi-asmorik gabekoa baldin bada.

Jabetza intelektualaren eskubideak

Webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri guztiak Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SLrenak edo bitarteko erakundeenak dira, eta webgunean sartzeak ez dio inori ematen inolako eskubiderik aipatu marken, izen komertzialen edota ikur bereizgarri horien inguruan.
Era berean, webgunearen edukiak gure enpresaren edota bitartekoenen jabetza intelektuala dira, eta eduki horien inguruan dauden edo izan daitezkeen ustiapen eskubideak ez daude inori uzteko.

Legeria aplikagarria

Erabilera baldintza hauek Espainiako legeriarekin egiten dute bat.
Erabilera baldintza hauetan aipatzen diren zerbitzuak emateagatik sor daitekeen edozer eztabaida konpontzeko, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL eta erabiltzailea Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegien eta Tribunalen menpe jarriko dira.
Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 377 225   Faxa: 943 365 923  |  info@eleka.net