Edukinara joan | Menu nagusietara joan | Azpi ataletara joan

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Hasiera | Berriak | Eleka Ingeniaritza Linguistikoak, Bluexarek eta Alberdaniak liburuak eskuko telefonoetan irakurtzeko plataforma bat garatu dute

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak, Bluexarek eta Alberdaniak liburuak eskuko telefonoetan irakurtzeko plataforma bat garatu dute

2008-12-01
‘Liburuak mugikorretan’ izena du aplikazioak eta Euskal Herrian eta Estatu mailan egiten den lehenengoa da

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Bluexare eta Alberdania enpresak elkarlanean, liburuak eskuko telefonoetan irakurtzeko plataforma bat garatu dute, Liburuak mugikorretan, eta gaur goizean aurkeztu dute. Aplikazio horren bidez, liburuak telefono mugikorretara deskargatu ahal izango dira, bertan erosotasunez irakurtzeko moduan. Euskal Herrian eta Estatuan proiektu aitzindaria da guztiz aplikazio hau. Proiektu honen helburuetako bat gazteen artean irakurzaletasuna indartzea eta literatura kontsumoa handitzeko plataforma teknologiko berritzailea garatzea izan da. Gaur egun, telefono mugikorra ia pertsona guztien eskura dagoen tresna bihurtu da, eta Liburuak mugikorretan  aplikazioaren bidez, behin liburua mugikorrera deskargatu eta gero, edozein tokitan eta momentutan egonik ere liburuak irakurtzeko aukera izango da.

Aurkezpenean adierazi den bezala, Alberdaniak argitaratutako hiru libururen lehenengo kapituluak egongo dira deskargagarri Durangoko Azokan bluethooth emisore baten bidez, Alberdaniak izango duen standean. Zehazki, honako liburu hauen testuak irakurri ahal izango dira mugikorretan: T - Tragediaren Poza, Juanjo Olasagarrena; Violet Park-en bidetik, Jenny Valentinena eta Euskaldun guztion aberria, Iban Zalduarena. Datorren urte hasierarako, salmenta sistema bat jarriko da martxan Alberdaniako web gunean, irakurleak obra osoak deskargatu ahal ditzan.

Aplikazioaren plataforma teknologikoa Bluexare eta Eleka enpresen artean garatu da, eta Alberdaniaren edukiak erabiliz banatuko da.

Japonian, gailu mugikorretan irakurtzeko literaturak boom ikaragarria eragin du azken bi urteetan. Telefono mugikorretan berariaz irakurtzeko zenbait liburuk gehien saldutako lehen 10 liburuen arteko postuak lortu zituzten 2007an.

Proiektu honek, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren IKT diru laguntza izan du.

 

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 377 225   Faxa: 943 365 923  |  info@eleka.net