Edukinara joan | Menu nagusietara joan | Azpi ataletara joan

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Hasiera | Berriak | Eleka enpresa Simo Network azokan izango da Opentrad sistemarekin

Eleka enpresa Simo Network azokan izango da Opentrad sistemarekin

2009-09-21
Simo nazioarteko azoka Madrilen ospatuko da irailaren 22tik 24ra

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Imaxin-Software, Galiziako enpresa, Simo Network azokan izango dira Opentrad itzultzaile automatikoa (www.opentrad.com) erakusten

Simo Network irailaren 22tik 24ra Madrilen izango den nazioarteko azoka profesionala da, eta enpresentzako IKT zerbitzuak, produktuak eta konponbideak erakustea eta sektoreko enpresen elkar-ezagutza bultzatzea izango ditu helburu.

Eleka eta Imaxin elkarlanean ari dira Opentrad itzultzaile automatikoa merkaturatzen eta bezeroei eleaniztasun-egoerak bideratzeko konponbideak eskaintzen. Simo Networkera joateko helburua da Estatuko merkatu-kuota handitzea eta balizko bezero berriengana iristea.

Simo Network azoka bisitatzearekin batera, Opentradek webgune berritua aurkeztuko du. Webgunean erabiltzaileak testuak eta dokumentuak itzuli ditzake edota beste webgune batzuetan nabigatu eta itzuli aldi berean. Gune berriak 15 hizkuntza-bikote baino gehiago eskaintzen ditu. Horien artean: ingelesa, errumaniera, frantsesa, katalana, portugesa eta galiziera.

Bisitatu Opentrad Simo Networken, 9. pabiloian, A28 standean.

 



Informazio gehiago
www.opentrad.com

 

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 377 225   Faxa: 943 365 923  |  info@eleka.net