Edukinara joan | Menu nagusietara joan | Azpi ataletara joan

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Hasiera | Nor gara: Aurkezpena

Nor gara

Aurkezpena

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L. 2002an sortu zen Euskal Herriko bi erreferentzia-erakundeen ekimenaren ondorioz: Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerketa taldea eta Elhuyar Fundazioa.

Eusko Jaurlaritzak errendimendu handiko talde bezala ezagutu du Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko IXA taldea. Taldeak 15 urte baino gehiago daramatza ingeniaritza linguistikoko eremua eta lengoaia naturalaren prozesaketa ikertzen.

Elhuyar Fundazioa erreferentzia-erakundea da euskararen corpusaren eta estatusaren normalizazioan, zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan eta IKTen sustapenean.

Elekak ingeniaritza linguistikoko I+G+b eremuan lan egiten du, eta garapen eta berrikuntza fasetan jartzen du arreta nagusia. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkari aurre egin behar dioten pertsona, enpresa eta erakundeentzako irtenbideak eskaintzen ditu.

Eleka Innobasque, GAIA eta Cic-Tourgune elkarteetako kidea da.

Cic tourgune    Gaia   Inno Basque

Eleka Elhuyar taldeko enpresa da.

Elhuyar

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 377 225   Faxa: 943 365 923  |  info@eleka.net