Edukinara joan | Menu nagusietara joan | Azpi ataletara joan

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Hasiera | Pribatutasun baldintzak

Pribatutasun politika

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SLn badakigu zein baliotsua den pribatutasuna zuretzat. Horregatik, derrigorrezkoa denean eskatuko dizugu soilik datu pertsonalen bat —zure izena edo e-posta— informazioa edota eskatu diguzun produktuak edo zerbitzuak bidali ahal izateko, edo zurekin harremanetan jartzeko. Kasu horretan, datuak gordeko ditugula eta zertarako erabiliko ditugun jakinaraziko dizugu datu horiek zuk bidali baino lehen.

Ez dizkiguzu eskatutako datu guztiak eman behar: zurekin harremanetan jartzeko edo behar duzuna bidaltzeko beharrezkoak direnak soilik. Bidali beharreko datuak izartxo (*) batekin seinalatuko dizkizugu. Hala ere, beharrezkoak ez diren datuak eman ez izanak ez du esan nahiko kalitate gutxiagoko zerbitzua jasoko duzunik.

Emandako datuak fitxategi batean edo gehiagotan gordeko dira. Fitxategi horiek datuen tratamendu automatikoa erraztuko dute, eta ondorioz, gure zerbitzuak bizkorrago emateko gai izango gara. Fitxategi horiek gordetzen dituzten datuen arabera, eta dagokien babes mailarekin erregistratuko dira Datuak Babesteko Agentzian.

Inoiz datu pertsonalen batik eman baldin badiguzu, nahi duzunean kontrakotasun, sarbide, zuzenketa eta ezeztapen eskubideak erabil ditzakezu Datuak Babesteko Legean aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, e-posta edo eskutitz bat idatz iezaguzu info @ eleka . net helbide elektronikora, edo helbide honetara:


Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL
Zelai Haundi kalea, 3 Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
TELF.: 943 377 225
FAX: 943 365 923
IFZ: B20779161
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribaturik. L.:1972, or.: 63, zk.: SS-21026

Datuak beste enpresa batzuei lagatzea

Zuk guri eskatutako informazioa, produktuak edo zerbitzuak bidaltzeko beste enpresa batengana (postetxera edo mezularitza edo garraio enpresetara, adibidez) jo beharko bagenu, beraien lana egiteko beharrezkoak dituzten datuak bakarrik emango zaizkie, eta informazio hori beste ezertarako erabiltzeko debekua izango dute.

Ordenagailuaren identifikazioa. Cookie-ak.

Webguneak ondo funtzionatzeko, bertara sartzen den ordenagailuaren informazioa lortzea edo identifikatzea beharrezkoa izaten da zenbaitetan. Esaterako, guneak jasotzen dituen bisitak zenbatzeko, edo erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko, edo erabiltzailea webgunean sartzen den bakoitzean webgunearen hizkuntza aukeratu beharrik ez izateko. Identifikazio horrek inoiz ere ez digu zuri buruzko informazio pertsonalik edo zure ordenagailuaren edukia ezagutzeko aukerarik emango.

Aipatu identifikazioa gauzatzeko ohikoena da “Cookie” izeneko testu fitxategiak erabiltzea; zure ordenagailuan gordeko dira denboraldi batez. Kaltegabekoak eta oso txikiak dira. Webguneak automatikoki “cookie”-ak kontsultatzen ditu bertan sartzen zaren bakoitzean, eta horri esker hainbat funtzio erraztu daitezke, besteak beste: lehenago aukeratutako hizkuntzan agertuko da edukia, aurreko aukeraketen araberako berariazko edukiak erakutsiko dizkizu, erreserbatutako guneetan sartzeko aukera emango dizu edota zerorrek aukeratutako produktuak biltzen lagunduko dizu “saskia” bezalako erosketa sistema izango balu.

Interneteko nabigatzailea “cookie”-ak ez onartzeko moduan konfiguratu dezakezu, baina orduan, agian, ezin izango dituzu erabili webgunearen funtzionaltasun guztiak.

Adierazpen honen eguneraketa

Litekeena da gure Pribatutasun politikan noizbait aldaketak egin behar izatea une horretan indarrean dauden legeetara egokitzeko. Horregatik, datu pertsonalak bidaltzen dizkiguzun bakoitzean orri honetan sartzea gomendatzen dizugu.

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 377 225   Faxa: 943 365 923  |  info@eleka.net