Web semantikoa
Agerkari digital batean argitaratutako albisteak beste agerkari digital batzuetako albisteekin elkarren antzekotasun-mailaren arabera lotzen ditu. Era horretan, irakurleak albisteak irakurri ahala aurrean duen albistearekin erlazionatutako beste albiste batzuk eskuratuko lituzke, beste hizkuntza eta agerkari batekoak izanik ere.
Sarean zer? Aplikazioa gai da hainbat hizkuntzatako albisteak prozesatzeko: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta katalana. Hala, informazioa kontrastatzeko aukera edo/eta gai batean sakontzeko posibilitatea ematen zaio irakurleari.
Gaur egun, Le Journal du Pays Basque kazetak Interneteko bertsioan (www.lejpb.com) integratua du sistema.
Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatu duen Dokusare teknologia du oinarri.
