Europentrad
Proiektu honekin itzulpen automatikoko sistema kode irekian garatzea proposatu nahi da, Opentrad plataformaren teknologietan oinarritutakoa. Horretarako, itzulpen automatikoan eraginik handienetakoa izan duten bi paradigma bateratuko dira: arauetan oinarritutako itzulpen automatikoa (ingelesez rule based machine translation, RBMT), eta corpusean oinarritutako itzulpen automatikoa (ingelesez corpus based machine translation, CBMT, edo data driven machine translation, DDMT).
Emaitza itzulpen automatikoko plataforma eboluzionatua izango da, hau da, EurOpenTrad. Tresna horrek OpenTraden egungo itzulpen automatikoen kalitatea nabarmen hobetzea erraztuko du, baita ingelesaren eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizialen arteko itzulpen automatikoko sistema pilotua sortzea ere. Sistema hori beste garatzaile batzuen bidez hizkuntza gehiagotara zein etorkizuneko proiektuetara zabaldu ahal izango litzateke.
Parte-hartzaileak : Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Elhuyar Fundazioa, Imaxin|software, Prompsit, IXA Taldea (EHU/UPV), Grupo Transducens (Universitat d'Alacant), Grupo TALP(UPC).
Informazio gehiago
www.opentrad.com