Edukinara joan | Menu nagusietara joan | Azpi ataletara joan

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Hasiera | I+G+b | Opentrad+

Opentrad+

Itzulpen automatikoa (GAITEK 2006-2007)

Proiektu honek kode irekiko itzulpen (erdi)automatikoko sistema sortzea proposatu nahi du gaztelania/euskara hizkuntza parearentzat. Administrazio testuetan espezializatuko litzateke administrazioen eta enpresen itzulpenetan zehaztasun gehiago lortzeko, eta beren itzulpen eremuko beharrei erantzuteko.

Helburua itzulpen automatikoko sistema kode irekian eraikitzea izango litzateke, hainbat hizkuntzatara eta eremu linguistikoetara egokitzeko moduan. Moldagarritasun hori frogatzeko Itzultzaile automatikoaren bertsio bat garatuko da, eta bertsio hori arlo zehatz batean espezializatuko da: administrazio testuen eta Aldizkari Ofizialen (Lan Hitzarmenak) itzulpena. Proiektu horrek Etortek Hizking21 proiektuan sortutako hainbat emaitza garrantzitsu ere jasotzen ditu. Azken horretan Elhuyarrek eta EHUko Ixa taldeak parte hartu zuten, besteak beste.

Parte-hartzaileak : Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea (EHU/UPV).



Informazio gehiago
www.opentrad.com

 

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 377 225   Faxa: 943 365 923  |  info@eleka.net