Edukinara joan | Menu nagusietara joan | Azpi ataletara joan

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Hasiera | I+G+b | Opentrad

Opentrad

Itzulpen automatikoa (PROFIT 2004-2005-2006)

Proiektu honekin kode irekiko itzulpen automatikoko sistemak sortzea proposatu nahi da Espainiako estatuko zenbait hizkuntza pare garrantzitsuentzat. Hauek dira helburu hori lortzeko zehaztapenak eta xehetasunak :

  1. Abiadura handiko eta kode irekiko itzulpen automatikoko bi makina edo motore garatu eta sakonki dokumentatu.

  2. Estandarrak ezarri eta dokumentatu itzulpen automatikoko makinaren modulu bakoitzean behar diren datu linguistikoentzako formatuak zehazteko (lexiko elebakarrak eta elebidunak, transferentzia erregelak, etab.).

  3. Datu linguistikoak mantentzeko eta datu horiek moduluek erabiltzen duten abiadura handiko formatura bihurtzeko tresnak garatu.

  4. Ondoko hizkuntza pareentzat itzulpen automatikoko sistema pilotuak inplementatzen utziko duten datu linguistiko irekiak garatu, eta aipatu sistema-pilotuak inplementatu.

    • espainiera—katalana/valentziera eta katalana/valentziera—espainiera
    • espainiera—galegoa eta galegoa—espainiera
    • espainiera—euskara
  1. Enpresei eta erakundeei itzulpen automatikoko zerbitzuak eskaini bakoitzaren beharren araberako web plataformaren bidez.

Parte-hartzaileak : Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Elhuyar Fundazioa, Imaxin|software, IXA Taldea (EHU/UPV), Grupo Transducens (Universitat d'Alacant), Grupo TALP(UPC), SLI (Universidad de Vigo).

 



Informazio gehiago
www.opentrad.com

 

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea - 20170 Usurbil - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 377 225   Faxa: 943 365 923  |  info@eleka.net